XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

zentru katolikoa denez, bere aktibitate orotan etika naturala eta moral katolikoaren agindupean dago.

Zentrua zabalik dago zainketa psikiatrikoa behar duten pertsona guztientzako, bere ezaugarri erlijioso, sozial edo ekonomikoak kontutan hartu gabe.

Muga bakarrak Ospitalean dituen ezaugarri berezietatik sor daitezkeenak dira, beraz.

Bere sorreratik, Eritetxearen helburu nagusi izaten jarraitzen du izaera gizatiar sakona gordetzea bere aktibitateko alderdi orotan eta, era berean, psikiatriaren alorreko aurrerapen tekniko aproposenak sartzea, bere helburuak bete ahal izateko.

Ospitalearen funtzionamenduan hiru helburu nagusi daude.

Lehendabizikoa zera da: gaixo mentalaren tratamendua eta sendaketa, zainketa integralaren bidez, Euskadiko osasun antolaketa eta egiturekin elkarlanean, horrela, ahalik eta onura gehiena lortzeko kolektibitatearen eta bere ingurunearen osasun mentalean.

Bigarren helburua egonaldi luzeko pazienteei zainketa eta ardura berezia eskaintzea da.

Eta, aldi berean, psikiatriako beste esparru batzuei ateak itxi gabe, Euskadiko planifikazio orokorraren barruan.

Hirugarrenik, San Juan de Dios Ospitaleak kalitatezko giza asistentzia antolatu, teknikoa lortzeko lanean dihardu.

Horretarako, habitata hobetuz eta pertsonarik egokienak aukeratuz eta hezituz honako lanak aurrera eraman ahal ditzaten: giza eta material baliabideen koordinakuntza, talde interprofesionalen lana, erabakiak hartzea eta emaitzen ebaluazioa eta kontrola.